Aplikazioak Power Apps-en sortzeko informazio orokorra
Power Apps negozio-aplikazioetarako produktibitate handiko garapen-plataforma bat da eta lau osagai nagusi ditu:
- Mihise-aplikazioak
- Ereduetan oinarritutako aplikazioak
- Txartelak (aurreargitalpena)
- Microsoft Dataverse
Ikus dezagun haiei buruz informazio gehiago.
Mihise-aplikazioek aukera ematen dizute zure erabiltzaile-esperientzia kudeatzeko, eta mihise huts baten ahalmenaz baliatzen dira nahierara pertsonaliza dezakezun eta zuk hautatutako 200 datu-iturburutara konektatuta egongo den interfaze bat hornitzeko. Guneetan, gailu mugikorretan eta tabletetan erabil daitezkeen aplikazioetarako sor ditzakezu mihise-aplikazioak.
Mihise-aplikazioei esker, nahierara pertsonaliza ditzakezu erabiltzaile-esperientzia eta interfazea. Eman hegoak zeure sormenari eta negozioetarako senari, aplikazioek itxura eta izaera txundigarriak izan ditzaten.
Zeure datuak gordeta dituzten Microsoft-en tresna hauek erabil ditzakezu aplikazioa sortzen hasteko, besteak beste:
Erraza da mihise-aplikazio bat sortzea. Power Apps-i esker, hainbat metodo erabil ditzakezu aplikazioak bilatu edo sortzeko:
- Datuetan oinarrituta
- Lagin batean oinarrituta
- Dataverse iturburu batean oinarrituta
- Hutsik dagoen mihise batean oinarrituta
- AppSource bidez
Oharra
Gainera, Power Apps-en aplikazioak sortu ez ezik, zuzenean Microsoft Teams-en ere sor ditzakezu orain aplikazioak, Power Apps erabiliz. Informazio gehiago: Sortu aplikazioak Microsoft Teams-en Power Apps erabiliz.
Ereduetan oinarritutako aplikazioek, ordea, datu-eredua kudeatzeko aukera ematen dizute, eta Dataverse-ko negozio-datu eta prozesu nagusietan oinarritzen dira inprimakiak, ikuspegiak eta beste osagai batzuk sortzeko. Ereduetan oinarritutako aplikazioek automatikoki sortzen dute gailu arteko erabil daitekeen erabiltzaile-interfaze erabilgarri bat.
Ereduetan oinarritutako aplikazio bat sortzen duzunean, Dataverse-ren ahalmen guztia erabil dezakezu inprimakiak, negozioaren arauak eta prozesu-fluxuak di-da batean konfiguratzeko. Power Apps gunean sor dezakezu ereduetan oinarritutako aplikazio bat.
Aurreargitalpen publikoaren orri pertsonalizatuaren zati gisa, mihise batean oinarritutako orri mota berria gehi dezakezu ereduetan oinarritutako aplikazio berri batean edo lehendik dagoen aplikazio batean. Horri esker, mihise baten ahalmen eta malgutasuna aprobetxa dezakezu ereduetan oinarritutako aplikazioan. Honako hauek onartzen dituzte orri pertsonalizatuek:
- Orrien diseinuaren kontrol osoa
- Erabiltzeko prest dauden kontrolak eta osagai pertsonalizatuak
- Power Apps konektoreak
- Kode gutxiko egiletza modua
Erraza da ereduetan oinarritutako aplikazioak erabiltzen hastea. Gai hauekin has zaitezke:
- Sortu aplikazio bat
- Sortu eta diseinatu inprimakiak
- Sortu edo editatu ikuspegiak
- Sortu edo editatu sistemaren diagrama bat
- Sortu edo editatu panelak
- Gehitu segurtasuna
- Gehitu negozio-logika
- Ereduak eta mihiseak konbinatzea orri pertsonalizatu bat erabiliz (aurreargitalpena)
Txartelak (aurreargitalpena) erabiltzaile-interfazearen elementu arinak dituzten eta hainbat aplikaziotan erabil ditzakezun aplikazio txikiak dira; haiek erabiltzeko, ez duzu esperientziarik izan behar kodetze-prozesuetan edo IKT eragiketetan. Power Platform-eko konektoreen bidez negozio-datuak hauteman ditzaketen txartelak diseina eta gara ditzakezu di-da batean edo zeure negozio-logika erabil dezakezu pertsonalizazio-eragiketa gehiago egiteko.
Hasi txartelak (aurreargitalpena) erabiltzen honako gai hauen laguntzarekin:
- Zer dira Power Apps-erako txartelak (aurreargitalpena)?
- Txartel-diseinatzailearen informazio orokorra
- Gehitu konektoreak txarteletan
- Bidali txartelak Microsoft Teams erabiliz
Power Apps-ekin batera datorren datu-plataforma da Dataverse eta, hari esker, negozio-datuak gorde eta kudea ditzakezu. Plataforma honetan konpilatzen dira Dynamics 365 aplikazioak; besteak beste, Dynamics 365 Sales, Customer Service, Field Service, Marketing eta Project Service Automation. Dynamics 365-eko bezeroa bazara, datuak Dataverse-n gordeta daude jada.
Halaber, taula estandar eta pertsonalizatu multzo bateko datuak segurtasunez gorde eta kudeatzeko erabil dezakezu Dataverse; era berean, zutabeak gehi diezazkiekezu taula horiei, behar izanez gero.
Hasi Dataverse-rekin lan egiten gai hauek irakurrita:
- Sortu taula pertsonalizatu bat
- Kudeatu zutabeak
- Sortu aukera pertsonalizatuak
- Sortu negozioaren arau bat
Inoiz baino errazagoa da zure lehen aplikazioa sortzea. Besterik gabe, hasi saioa Power Apps-en. Informazio gehiago lortzeko, joan hona: Hasi saioa Power Apps-en lehen aldiz. Funtzionalitate gehiago arakatu nahi badituzu, hala nola inguruneak sortzea, 30 eguneko proba edo garatzaile-plana proba dezakezu.
Power Apps erabiltzen hasi bazara eta zure ideiak aplikatu nahi badituzu soluzio eraginkor bat sortzeko, irakurri Power Apps proiektu bat antolatzea.
Oharra
Esan diezagukezu dokumentazioa zein hizkuntzatan jaso nahi duzun? Egin inkesta labur bat. (kontuan izan inkesta hau ingelesez dagoela)
Inkestak zazpi minutu inguru iraungo du. Ez da datu pertsonalik biltzen (pribatutasun-adierazpena).